2014(e)ko martxoaren 10(a), astelehena

EROSKIRA EGIN GENUEN IRTEERA!

EROSKIN, ELIKADURA LANTZEKO JARDUERAK EGITEN!

Momentu honetan LH 5.mailakoak, elikagaiak lantzen ari garela aitzaki harturik, atzo, 
otsailaren 25an asteartean, hainbat ekintza egiteko asmoz EROSKIra gerturatu ginen LH 
5.mailakoak!

Goizeko 10:30tan heldu ginen bertara. Sartu bezain pronto, eroskiko hiru langile gerturatu 
zitzaizkigun. Jolasean aritzeko txoko bat prestatua zutela ohartu ginen eta bertara joan 
ginen. Txokoan eseri ginen borobilean, eta langileetariko batek (Saioa) supermerkatuan izan 
ditzakegun produktuen inguruko informazioa eskaini zigun. Ikasleak, gustura asko egon ziren, 
adi eta parte hartzaile!

Ondoren, gosari goxoa egin genuen. Fruta barietate izugarria zeukan mahaia prestatu ziguten, 
modurik originalenenean prestaturik eta apaindurik! Ikasleak, gosari eder askoa jateko aukera 
izan zuten bai!

Gosaria amaitzean, tabletekin, taldeka, jolas bat egin zuten: gosari, bazkari eta afarirako 
erosketak egin zituzten tableteko jolasean.

Tableteko jolasa amaitzean, azken jolas bati ekin zioten: egun batean jango zituzten elikagai 
osasuntsuak erosi behar izan zituzten! Taldeka egin zuten jolasa, hirunaka. Jolasik politena 
izan zen! Eta ikasleak ere, hunkiturik aritu ziren! 







Errepikatuko dugulakoan…esperientzia zoragarria eta OSASUNTSUA oso!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina