2016(e)ko abenduaren 31(a), larunbata

Gabonetako ospakizunak

Baserritar jantzita eta Txotxongilo dantza eginez eman diogu ongi etorria Gabon garaiari.
Gure sustraiak lurrari lotuz...






2016(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

Arrate Egañarekin elkarrizketa

Benetako Pirata liburua irakurri ostean, Arrate Egaña ezagutzeko aukera izan dugu. Gu jaio baino lehenago idatzi zuen liburuaren nondio-norakoak azaltzen zebilen une batean ilustrazioak ere berak egindakoak direla jakin dugu! artista handi bat ezagutu dugu gaur! Txaplatarik gabeko pirata handi bat da!



2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Indarkerien aurka, agertuko gara

Azaroak 25ean, beldur barik lehiaketan aurkeztutako lanak aztertuta jendarteak hoztasunez eusten duen iceberga ulertzeko bideak zabaldu genituen; apurka urtuarazi genuen.
Eskubideei buruz ibili ginen, Maixa eta Ixiarren letrarekin. 
Izan ere, "honekin bukatu behar da lehen-bailehen".
Bateurrekoetan kristal moreak jartzen jarrituko dugu. 





Kantatzen ez duenak zorionik ez du!

Musikarien eguna ospatu dezagun! kantuak zoriona ekartzen baitu.

Bizitza kantu bat da
guretzan hain juxtu.
Neska-mutilak hori 
dago gure esku.

Kantari ikastolara,
kantari jolastu,
kantari lotaratu,
kantari amestu,...

Kantatzen ez duenak
zorionik ez du,
kantatzen ez duenak 
zorionik ez du!


2016(e)ko azaroaren 20(a), igandea

Txillida eta Oteiza aztertuz

Txillidaren material eta espazioaren jolasa. Berorrek esaten zuen bezala, "batek izaten duena ez da ia inorena", materialaz gaindi beste hainbat konturekin lotu ete liteke?
Hona hemen gure Txillidakinak:


Oteizaren hutsaren betetasuna eta espazioaren desokupazioa hizpide, euskararen hiztegian hutsak purutasuna edota esentzia adierazten duen bezala,... kafe huts bat, kafe puruz betetako kikara baita, kikara huts bat baino. Elorrioko hezkuntza ereduetatik horren urrun ibili ez zen eskultore poliedrikoak arrastoren bat ote du Txintxirriren logo berrian?
Honatx gure Oteizakinak:




2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

2016(e)ko irailaren 29(a), osteguna

2016(e)ko irailaren 28(a), asteazkena

Elorrioko auzoetatik irteera

LHko ikasle guztiak Elorrioko auzoetatik ibili gara, eta ibilbidean zehar, inguruko zuhaitzak ezagutu ditugu. Ikaragarri ondo pasatu dugu!










2016(e)ko irailaren 27(a), asteartea

English can be magic!

It is easy to learn english when you have a good time with your classmates. Thank you Joannah. We have really enjoy making magic potions. English can be magic!



2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena

MUSIKA INSTRUMENTUAK SORTZEN!

Inguruko materiala erabiliz musika tresnak sortu dituzte LH5eko neska-mutilak. Mailuak dinbi-danba ibili dira  txapak zapaldu nahian! Begira nolako tresna politak sortu dituzten.