2013(e)ko urriaren 13(a), igandea

LH 5ekoak unibertsoan barrena "Izarren hautsa" gaiarekin


Kaixo lagunok,

Dagoeneko LH 5. mailako ikasleak badaramatzate 3 aste unibertsoan barrena bidaiatzen. Iadanik ikusi dituzte hainbat gauza: unibertsoaren sorrera, galaxiak zer diren eta gurea zein eta nolakoa den, izarrak zerez osatuta dauden... Konstelazioen mundu miresgarria ere ezagutzeko aukera izan dute eta baita PLANISFERIO bat egitekoa ere.

Bakoitzak bere planisferioa egin du eta horrela urteko 365 egunetan gure zeruan zer konstelazio ikus daitezkeen jakin ahal izango dute. Hori bai, zerua oskarbi egon behar da, bestela ez dugu ezer ikusi ahal izango!!! Ezin izango dugu izarrek osatzen dituzten irudi magiko horiek ikusi!

Begira begira nolako planisferioak egin dituzten!