2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Indarkerien aurka, agertuko gara

Azaroak 25ean, beldur barik lehiaketan aurkeztutako lanak aztertuta jendarteak hoztasunez eusten duen iceberga ulertzeko bideak zabaldu genituen; apurka urtuarazi genuen.
Eskubideei buruz ibili ginen, Maixa eta Ixiarren letrarekin. 
Izan ere, "honekin bukatu behar da lehen-bailehen".
Bateurrekoetan kristal moreak jartzen jarrituko dugu. 





Kantatzen ez duenak zorionik ez du!

Musikarien eguna ospatu dezagun! kantuak zoriona ekartzen baitu.

Bizitza kantu bat da
guretzan hain juxtu.
Neska-mutilak hori 
dago gure esku.

Kantari ikastolara,
kantari jolastu,
kantari lotaratu,
kantari amestu,...

Kantatzen ez duenak
zorionik ez du,
kantatzen ez duenak 
zorionik ez du!


2016(e)ko azaroaren 20(a), igandea

Txillida eta Oteiza aztertuz

Txillidaren material eta espazioaren jolasa. Berorrek esaten zuen bezala, "batek izaten duena ez da ia inorena", materialaz gaindi beste hainbat konturekin lotu ete liteke?
Hona hemen gure Txillidakinak:


Oteizaren hutsaren betetasuna eta espazioaren desokupazioa hizpide, euskararen hiztegian hutsak purutasuna edota esentzia adierazten duen bezala,... kafe huts bat, kafe puruz betetako kikara baita, kikara huts bat baino. Elorrioko hezkuntza ereduetatik horren urrun ibili ez zen eskultore poliedrikoak arrastoren bat ote du Txintxirriren logo berrian?
Honatx gure Oteizakinak:




2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala