2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena

AGENDA 21 "Kontsumismoari buruzko ekintza"



Gaur goizean, Agenda 21eko ekintza bat aurrera eramateko, Emaus elkartekoak izan dira Txintxirrin gurekin.

Kontsumismoa izan dugu izpide eta horren inguruan aritu dira LH 5. eta LH 6.mailako ikasleak lanean.

Emaus elkartetik etorri den Irunek, lehenik eta behin, kontsumismoaren inguruko orientabideak eskaini dizkie, ikasleei, kontsumismoa zer den badakiten galdetuz eta gaiaren inguruan ikasleen aurrezagutzak plazaratuz.

Ondoren, lau talde eratu dira eta talde bakoitza, kontsumismoa oinarri izan duen istorioak eratzen jardun dira.

Azken ekintza modura, eskolatik kanpora irten gara eta herrikoei inkesta bat pasatzen jardun dira ikasleak. Inkestan ere, kontsumismoaren inguruko galderak egin dituzte.

Horrez gain, publizitateak kontsumoan izan dezakeen eragin negatiboa aintzat harturik, herrian itsatsirik dauden kartelak behatzeko eskatu zaie.

Kontsumo arduratsua bultzatu beharra dugu! Kontsumo masiboek gure gizartean duten ondorio negatiboen inguruan, inplikazio eta jarrera kontzientea indartuz! Aurrera ba! Pauso txikiek, aldaketa handiak eragin ditzakete eta!









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina