2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

BILAKATU ZEN BIZIGAI!

LH5ekoak Izarren hauts artean, unibertsoa lantzen ari diren bitartean LH6koak hauts hortatik bizigai bilakatu zen lur planeta aztertzen ari gara!

Espaziotik begirada bat eman eta atmosferako kapetatik hasi,  sumendien kraterretik sartu eta lurraren erraietaraino heldu gara  Jules Vernek amestutako bidaia eginaz.

Agerikoa da, kontinenteak pangean batuta zeudenetik dexente aldatu dela litosfera. Horretan kanpo eragileek eragina duten arren, lurraren itxura aldaketan barne eragileek eragiten dute nabarmenago. Eta plaken mugimendua ikasita gaur ulertu dugu Himalaya bezalako mendikateak nola sortzen diren.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina